viernes, 21 de febrero de 2014

Duintasunaren garrasia
Duela urte batzuk Europako ekialdetik Donostiara iritsi zen bizimodu duina bilatu nahian. Gogor ahalegindu ondoren, pixkanaka dirua irabazten hasi zen. Hainbat etxe garbitzeari ekin zion eta gaur egun ere horretan dihardu. Tarteka, aukerarik izanez gero, gaixo edo agureren bat ere zaindu izan du. Emakume zintzo, xume, arduratsu eta adoretsua da. Atsegina ere bai; irribarretsu, beti familiaz, haurrez batez ere, galdetzen du. Berarekin hitz egin nuen azken aldian pozarren zegoen. Hona heldu zenetik egindako ahaleginari esker Donostiako auzo on batean semearekin konpartituko duen pisu txukuna alokairuan hartu berria zuen, eta aurten bi aldiz amona izango da... Gaur berriz hitz egin dut berarekin eta zer moduz zegoen galdetu diodanean ez dit betiko irribarrea eskaini. "Nire herrialdea oso gaizki dago", esan dit. Eta lotsa nahiz amorrua sentitzen ari zela iruditu zait. Kieveko plazan duintasuna defendatzen ari direnak aipatu ditu, baita presidentearen gehiegikeriak ere. Ukrainatik etorritako emakume langile hau gurean tajuzko bizitza eraikitzen ari da, hain justu bere herrialdea amiltzen ari den unean; eta berebiziko esfortzua egiten ari da berak agertzen duen ereduan ukrainarrak benetan nolakoak diren ikus dezagun.
     

domingo, 16 de febrero de 2014

Café pendiente

Cada mañana, cuando me despierto, acostumbro a abrir los oídos antes que los ojos. Duermo con el transistor bajo la almohada y las primeras palabras que suelo escuchar son las de algún locutor a través de las ondas. A menudo pienso que comienzo los días de manera masoquista, porque las noticias que escucho invitan a seguir bajo las sábanas. Sin embargo, esta mañana he escuchado una historia que me ha animado a levantarme ilusionado. Un tal Gonzalo, natural de Barcelona, ha impulsado en toda España una iniciativa que surgió en Nápoles. Se llama café pendiente y consiste en que bares y cafeterías ofrecen a sus clientes la posibilidad de dejar pagados cafés para que los consuman personas que ni siquiera se pueden permitir gastar dinero en ese capricho. La iniciativa está basada en la confianza y en la solidaridad. He consultado su sitio en internet y he comprobado que muchas ciudades lo han puesto en marcha. Pero cuando he buscado Gipuzkoa o San Sebastián no he encontrado respuesta; Bizkaia y Navarra sí que cuentan con establecimientos adheridos. Creo que hay un hueco que cubrir en nuestro entorno y animo a todos los amantes del café y la solidaridad a impulsar el café pendiente; sobre todo si conocéis a alguien que trabaje en un bar o una cafetería.

sábado, 8 de febrero de 2014

Eskerrak jauzi madarikatuari

Irakaslea eta idazlea izatearen arrazoia zein den galdetuko balidate ez nuke erantzun bakarra aurkituko. Baina atzera egiteko botoia sakatuz gero, pelikula nire bizitzako pasarte jakin batean geldituko nuke, bi zaletasun horiek batzen dituelako. Ezin esan, beraz, une horretan erabakia hartu nuenik, nahiz eta une horretan haziren bat landatzen hasi zela uste dudan.
Oroimenak pasa den mendeko laurogeigarren hamarkadara narama eta nire burua eskolako patioan ikusten dut, soinketa saioan. Luzera jauzia egin behar genuen hantxe bertan, harriaren gainean, eta irakasleak nire izena aipatu zuen.
-Elizetxea, salto egitera!
Nik, noski, jaramon egin nion eta korrika hasi nintzen saltoa egin arte. Gogoratzen dudan hurrengo kontua min izugarria da eta hurrengoa kirofanoa. Txorkatila txikitua nuen eta ebakuntza egin behar zidaten. Anestesistak futbolaz hitz egin zidan lo gozoa har nezan eta begiak berriz zabaldu nituenean ospitaleko gela batean nintzen. Ohean etzanda nengoela senideak ikusi nituen, lagunen bat etorri zen ni ikustera, bizilagunen bat akaso... Dena den, benetan gogoratzen dudan bisita nire tutorearena izan zen. Lehenengo aldiz ikusi nuen eskolatik kanpo eta lehenengo aldiz ez nuen irakasle bat ikusi, emakume bat baizik.
-Zer moduz zaude? -galdetu zidan, gozotasunez.
-Hobeto.
-Gauzatxo bat ekarri dizut.
Orduan, besoan zintzilik zeraman poltsatik opari bat atera eta eman zidan. Nik irrikaz ireki eta liburu baten azala ikusi nuen: Robinson Crusoe.
-Ea gustukoa duzun eta ea laster gelan ikusten zaitugun.
Nik ez nuen ezer esan, ziurrenik hura ez zen esku artean nuen lehen liburua, baina nire tutorearen bisita eta oparia ez ditut sekula ahaztu. Harez geroztik, nik gelan egunero ikusten nuen emakumea ez zen irakasle hutsa izan; arbelean ariketak idazten zituen hura askoz gehiago izan zen niretzat ospitaleko gela txuri hartara azaldu zen egunetik.
Bederatzi urte nituen eta ikasturte hartan eskolan inoiz lortu ditudan notarik onenak atera nituen.     

miércoles, 5 de febrero de 2014


Entre los objetivos que me planteé con la publicación de mi segunda novela, "Miedo a perderos", uno de los más importantes era mostrar las cualidades humanas de algunos de los personajes. Con ese propósito, el padre del protagonista recibe un encargo muy especial: escribir cinco reportajes sobre personas que realicen actos ejemplares. Los reportajes serán publicados en un conocido periódico bajo el epígrafe "Merecen ser noticia". Desde ese punto de partida, este blog pretende dar un salto de la ficción a la realidad, mostrando perfiles y acciones destacables de personas comunes que viven a nuestro alrededor.