Inauterietako ostirala da eta eskolako frontoia Hegoafrikako ikurrinez apainduta dago. Bazter batean kartoizko etxolak daude eta beste batean Robben Island presondegi iluna. Bat-batean, hutsik zegoen frontoia bi eta hamabi urte bitarteko haurrez bete da. Adinaren arabera banatuta daude eta talde bakoitzak zegokion tokia hartu du. Isilunea nagusitu denean, ikasle bat eskuan duen testua irakurtzen hasi da. Berehala Nelson Mandela izen-abizena aipatu eta gizon honen haurtzaroa azaldu du. Azaltzearekin batera, ikasle txikienak dantzan hasi dira. Beltzez jantzita daude, aurpegia ere kolore horrekin margotu dute eta peluka afroak daramatzate. Dantza bukatutakoan handienak atera dira frontoi erdira. Kaleko jantziak dituzte, baina batzuk zuriak eta besteak beltzak dira. Banatuta ibiltzen dira, ez dira ezertarako elkartzen eta zuriek mespretxuz begiratzen diete beltzei. Halako batean, beltzak protestatzen hasi dira, ustekabeko manifestaldia egiten edo. Orduan beste ikasle batzuk agertu dira, poliziak hain zuzen ere, eta beltz guztien artean nabarmendu den bat atxilotu dute. Soinu-mahaia darabilen irakasleak musika tristea jarri du Nelson Mandela atxilotzen duten bitartean. Segidan, 9-10 urtekoek, presoz mozorrotuta, dantzaldi goibelari ekin diote. Arrastaka dabiltza, soinean injustiziaren zama eramango balute bezala. Baina dantzaren amaierak aro berriari hasiera eman dio. Izan ere, presondegian zegoen gizona askatu eta Hegoafrikako lehendakari aukeratu dute. Eta Mandela askatzen ari direla ikasle narratzaileak Invictus poema irakurri du; hots, preso horri hogeita zazpi urteko espetxe-zigorrak iraun bitartean bizirik jarraitzeko indarra eman ziona. Jaialdia bukatzeko, 6-7 urtekoak errugbian hasi dira jokatzen. Munduko txapelketako finala da eta Hegoafrikak Zelanda Berriari irabazi dio. Herrialdea txoratzen dago eta Mandelak txapeldunen kopa kapitainari eman dio. Beltz batek eta zuri batek elkarri eskua eman diote eta Hegoafrikak itxaropenaz ikusten du etorkizuna. Frontoian bildutako gurasoek gozatu dute eta ziurrenik batek baino gehiagok gauza asko ikasteko eta hausnartzeko parada izan du. Dagoeneko, ikasleek hilabetea eman dute Nelson Mandelaren biografia lantzen inauterietako jaialdia behar den bezala egiteko. Segituan etxera joango dira eta gogoz beterik asteburuko mozorroa dagoen armairua irekiko dute. Hura jantzita barre egin eta primeran pasako dute. Baina hori bihar izango da, gaur arratsaldean frontoian elkartutakoek minutu batez bada ere gizalegeaz hausnar dezatela berdintasunaren mozorroa jantzi dute eta.El fin de este blog es publicar acciones cotidianas o puntuales de personas anónimas que merecen ser destacadas por influir positivamente en su entorno//Blog honen helburua inguruan era positiboan eragiten duten pertsona arrunten ekintza deigarriak argitaratzea da
Mostrando entradas con la etiqueta Solidaridad. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Solidaridad. Mostrar todas las entradas
jueves, 20 de marzo de 2014
Berdintasunaren mozorroa
Inauterietako ostirala da eta eskolako frontoia Hegoafrikako ikurrinez apainduta dago. Bazter batean kartoizko etxolak daude eta beste batean Robben Island presondegi iluna. Bat-batean, hutsik zegoen frontoia bi eta hamabi urte bitarteko haurrez bete da. Adinaren arabera banatuta daude eta talde bakoitzak zegokion tokia hartu du. Isilunea nagusitu denean, ikasle bat eskuan duen testua irakurtzen hasi da. Berehala Nelson Mandela izen-abizena aipatu eta gizon honen haurtzaroa azaldu du. Azaltzearekin batera, ikasle txikienak dantzan hasi dira. Beltzez jantzita daude, aurpegia ere kolore horrekin margotu dute eta peluka afroak daramatzate. Dantza bukatutakoan handienak atera dira frontoi erdira. Kaleko jantziak dituzte, baina batzuk zuriak eta besteak beltzak dira. Banatuta ibiltzen dira, ez dira ezertarako elkartzen eta zuriek mespretxuz begiratzen diete beltzei. Halako batean, beltzak protestatzen hasi dira, ustekabeko manifestaldia egiten edo. Orduan beste ikasle batzuk agertu dira, poliziak hain zuzen ere, eta beltz guztien artean nabarmendu den bat atxilotu dute. Soinu-mahaia darabilen irakasleak musika tristea jarri du Nelson Mandela atxilotzen duten bitartean. Segidan, 9-10 urtekoek, presoz mozorrotuta, dantzaldi goibelari ekin diote. Arrastaka dabiltza, soinean injustiziaren zama eramango balute bezala. Baina dantzaren amaierak aro berriari hasiera eman dio. Izan ere, presondegian zegoen gizona askatu eta Hegoafrikako lehendakari aukeratu dute. Eta Mandela askatzen ari direla ikasle narratzaileak Invictus poema irakurri du; hots, preso horri hogeita zazpi urteko espetxe-zigorrak iraun bitartean bizirik jarraitzeko indarra eman ziona. Jaialdia bukatzeko, 6-7 urtekoak errugbian hasi dira jokatzen. Munduko txapelketako finala da eta Hegoafrikak Zelanda Berriari irabazi dio. Herrialdea txoratzen dago eta Mandelak txapeldunen kopa kapitainari eman dio. Beltz batek eta zuri batek elkarri eskua eman diote eta Hegoafrikak itxaropenaz ikusten du etorkizuna. Frontoian bildutako gurasoek gozatu dute eta ziurrenik batek baino gehiagok gauza asko ikasteko eta hausnartzeko parada izan du. Dagoeneko, ikasleek hilabetea eman dute Nelson Mandelaren biografia lantzen inauterietako jaialdia behar den bezala egiteko. Segituan etxera joango dira eta gogoz beterik asteburuko mozorroa dagoen armairua irekiko dute. Hura jantzita barre egin eta primeran pasako dute. Baina hori bihar izango da, gaur arratsaldean frontoian elkartutakoek minutu batez bada ere gizalegeaz hausnar dezatela berdintasunaren mozorroa jantzi dute eta.
Inauterietako ostirala da eta eskolako frontoia Hegoafrikako ikurrinez apainduta dago. Bazter batean kartoizko etxolak daude eta beste batean Robben Island presondegi iluna. Bat-batean, hutsik zegoen frontoia bi eta hamabi urte bitarteko haurrez bete da. Adinaren arabera banatuta daude eta talde bakoitzak zegokion tokia hartu du. Isilunea nagusitu denean, ikasle bat eskuan duen testua irakurtzen hasi da. Berehala Nelson Mandela izen-abizena aipatu eta gizon honen haurtzaroa azaldu du. Azaltzearekin batera, ikasle txikienak dantzan hasi dira. Beltzez jantzita daude, aurpegia ere kolore horrekin margotu dute eta peluka afroak daramatzate. Dantza bukatutakoan handienak atera dira frontoi erdira. Kaleko jantziak dituzte, baina batzuk zuriak eta besteak beltzak dira. Banatuta ibiltzen dira, ez dira ezertarako elkartzen eta zuriek mespretxuz begiratzen diete beltzei. Halako batean, beltzak protestatzen hasi dira, ustekabeko manifestaldia egiten edo. Orduan beste ikasle batzuk agertu dira, poliziak hain zuzen ere, eta beltz guztien artean nabarmendu den bat atxilotu dute. Soinu-mahaia darabilen irakasleak musika tristea jarri du Nelson Mandela atxilotzen duten bitartean. Segidan, 9-10 urtekoek, presoz mozorrotuta, dantzaldi goibelari ekin diote. Arrastaka dabiltza, soinean injustiziaren zama eramango balute bezala. Baina dantzaren amaierak aro berriari hasiera eman dio. Izan ere, presondegian zegoen gizona askatu eta Hegoafrikako lehendakari aukeratu dute. Eta Mandela askatzen ari direla ikasle narratzaileak Invictus poema irakurri du; hots, preso horri hogeita zazpi urteko espetxe-zigorrak iraun bitartean bizirik jarraitzeko indarra eman ziona. Jaialdia bukatzeko, 6-7 urtekoak errugbian hasi dira jokatzen. Munduko txapelketako finala da eta Hegoafrikak Zelanda Berriari irabazi dio. Herrialdea txoratzen dago eta Mandelak txapeldunen kopa kapitainari eman dio. Beltz batek eta zuri batek elkarri eskua eman diote eta Hegoafrikak itxaropenaz ikusten du etorkizuna. Frontoian bildutako gurasoek gozatu dute eta ziurrenik batek baino gehiagok gauza asko ikasteko eta hausnartzeko parada izan du. Dagoeneko, ikasleek hilabetea eman dute Nelson Mandelaren biografia lantzen inauterietako jaialdia behar den bezala egiteko. Segituan etxera joango dira eta gogoz beterik asteburuko mozorroa dagoen armairua irekiko dute. Hura jantzita barre egin eta primeran pasako dute. Baina hori bihar izango da, gaur arratsaldean frontoian elkartutakoek minutu batez bada ere gizalegeaz hausnar dezatela berdintasunaren mozorroa jantzi dute eta.domingo, 16 de febrero de 2014
Café pendiente
Cada mañana, cuando me despierto, acostumbro a abrir los oídos antes que los ojos. Duermo con el transistor bajo la almohada y las primeras palabras que suelo escuchar son las de algún locutor a través de las ondas. A menudo pienso que comienzo los días de manera masoquista, porque las noticias que escucho invitan a seguir bajo las sábanas. Sin embargo, esta mañana he escuchado una historia que me ha animado a levantarme ilusionado. Un tal Gonzalo, natural de Barcelona, ha impulsado en toda España una iniciativa que surgió en Nápoles. Se llama café pendiente y consiste en que bares y cafeterías ofrecen a sus clientes la posibilidad de dejar pagados cafés para que los consuman personas que ni siquiera se pueden permitir gastar dinero en ese capricho. La iniciativa está basada en la confianza y en la solidaridad. He consultado su sitio en internet y he comprobado que muchas ciudades lo han puesto en marcha. Pero cuando he buscado Gipuzkoa o San Sebastián no he encontrado respuesta; Bizkaia y Navarra sí que cuentan con establecimientos adheridos. Creo que hay un hueco que cubrir en nuestro entorno y animo a todos los amantes del café y la solidaridad a impulsar el café pendiente; sobre todo si conocéis a alguien que trabaje en un bar o una cafetería.
Cada mañana, cuando me despierto, acostumbro a abrir los oídos antes que los ojos. Duermo con el transistor bajo la almohada y las primeras palabras que suelo escuchar son las de algún locutor a través de las ondas. A menudo pienso que comienzo los días de manera masoquista, porque las noticias que escucho invitan a seguir bajo las sábanas. Sin embargo, esta mañana he escuchado una historia que me ha animado a levantarme ilusionado. Un tal Gonzalo, natural de Barcelona, ha impulsado en toda España una iniciativa que surgió en Nápoles. Se llama café pendiente y consiste en que bares y cafeterías ofrecen a sus clientes la posibilidad de dejar pagados cafés para que los consuman personas que ni siquiera se pueden permitir gastar dinero en ese capricho. La iniciativa está basada en la confianza y en la solidaridad. He consultado su sitio en internet y he comprobado que muchas ciudades lo han puesto en marcha. Pero cuando he buscado Gipuzkoa o San Sebastián no he encontrado respuesta; Bizkaia y Navarra sí que cuentan con establecimientos adheridos. Creo que hay un hueco que cubrir en nuestro entorno y animo a todos los amantes del café y la solidaridad a impulsar el café pendiente; sobre todo si conocéis a alguien que trabaje en un bar o una cafetería.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
