Inauterietako ostirala da eta eskolako frontoia Hegoafrikako ikurrinez apainduta dago. Bazter batean kartoizko etxolak daude eta beste batean Robben Island presondegi iluna. Bat-batean, hutsik zegoen frontoia bi eta hamabi urte bitarteko haurrez bete da. Adinaren arabera banatuta daude eta talde bakoitzak zegokion tokia hartu du. Isilunea nagusitu denean, ikasle bat eskuan duen testua irakurtzen hasi da. Berehala Nelson Mandela izen-abizena aipatu eta gizon honen haurtzaroa azaldu du. Azaltzearekin batera, ikasle txikienak dantzan hasi dira. Beltzez jantzita daude, aurpegia ere kolore horrekin margotu dute eta peluka afroak daramatzate. Dantza bukatutakoan handienak atera dira frontoi erdira. Kaleko jantziak dituzte, baina batzuk zuriak eta besteak beltzak dira. Banatuta ibiltzen dira, ez dira ezertarako elkartzen eta zuriek mespretxuz begiratzen diete beltzei. Halako batean, beltzak protestatzen hasi dira, ustekabeko manifestaldia egiten edo. Orduan beste ikasle batzuk agertu dira, poliziak hain zuzen ere, eta beltz guztien artean nabarmendu den bat atxilotu dute. Soinu-mahaia darabilen irakasleak musika tristea jarri du Nelson Mandela atxilotzen duten bitartean. Segidan, 9-10 urtekoek, presoz mozorrotuta, dantzaldi goibelari ekin diote. Arrastaka dabiltza, soinean injustiziaren zama eramango balute bezala. Baina dantzaren amaierak aro berriari hasiera eman dio. Izan ere, presondegian zegoen gizona askatu eta Hegoafrikako lehendakari aukeratu dute. Eta Mandela askatzen ari direla ikasle narratzaileak Invictus poema irakurri du; hots, preso horri hogeita zazpi urteko espetxe-zigorrak iraun bitartean bizirik jarraitzeko indarra eman ziona. Jaialdia bukatzeko, 6-7 urtekoak errugbian hasi dira jokatzen. Munduko txapelketako finala da eta Hegoafrikak Zelanda Berriari irabazi dio. Herrialdea txoratzen dago eta Mandelak txapeldunen kopa kapitainari eman dio. Beltz batek eta zuri batek elkarri eskua eman diote eta Hegoafrikak itxaropenaz ikusten du etorkizuna. Frontoian bildutako gurasoek gozatu dute eta ziurrenik batek baino gehiagok gauza asko ikasteko eta hausnartzeko parada izan du. Dagoeneko, ikasleek hilabetea eman dute Nelson Mandelaren biografia lantzen inauterietako jaialdia behar den bezala egiteko. Segituan etxera joango dira eta gogoz beterik asteburuko mozorroa dagoen armairua irekiko dute. Hura jantzita barre egin eta primeran pasako dute. Baina hori bihar izango da, gaur arratsaldean frontoian elkartutakoek minutu batez bada ere gizalegeaz hausnar dezatela berdintasunaren mozorroa jantzi dute eta.merecen ser noticia
El fin de este blog es publicar acciones cotidianas o puntuales de personas anónimas que merecen ser destacadas por influir positivamente en su entorno//Blog honen helburua inguruan era positiboan eragiten duten pertsona arrunten ekintza deigarriak argitaratzea da
jueves, 20 de marzo de 2014
Berdintasunaren mozorroa
Inauterietako ostirala da eta eskolako frontoia Hegoafrikako ikurrinez apainduta dago. Bazter batean kartoizko etxolak daude eta beste batean Robben Island presondegi iluna. Bat-batean, hutsik zegoen frontoia bi eta hamabi urte bitarteko haurrez bete da. Adinaren arabera banatuta daude eta talde bakoitzak zegokion tokia hartu du. Isilunea nagusitu denean, ikasle bat eskuan duen testua irakurtzen hasi da. Berehala Nelson Mandela izen-abizena aipatu eta gizon honen haurtzaroa azaldu du. Azaltzearekin batera, ikasle txikienak dantzan hasi dira. Beltzez jantzita daude, aurpegia ere kolore horrekin margotu dute eta peluka afroak daramatzate. Dantza bukatutakoan handienak atera dira frontoi erdira. Kaleko jantziak dituzte, baina batzuk zuriak eta besteak beltzak dira. Banatuta ibiltzen dira, ez dira ezertarako elkartzen eta zuriek mespretxuz begiratzen diete beltzei. Halako batean, beltzak protestatzen hasi dira, ustekabeko manifestaldia egiten edo. Orduan beste ikasle batzuk agertu dira, poliziak hain zuzen ere, eta beltz guztien artean nabarmendu den bat atxilotu dute. Soinu-mahaia darabilen irakasleak musika tristea jarri du Nelson Mandela atxilotzen duten bitartean. Segidan, 9-10 urtekoek, presoz mozorrotuta, dantzaldi goibelari ekin diote. Arrastaka dabiltza, soinean injustiziaren zama eramango balute bezala. Baina dantzaren amaierak aro berriari hasiera eman dio. Izan ere, presondegian zegoen gizona askatu eta Hegoafrikako lehendakari aukeratu dute. Eta Mandela askatzen ari direla ikasle narratzaileak Invictus poema irakurri du; hots, preso horri hogeita zazpi urteko espetxe-zigorrak iraun bitartean bizirik jarraitzeko indarra eman ziona. Jaialdia bukatzeko, 6-7 urtekoak errugbian hasi dira jokatzen. Munduko txapelketako finala da eta Hegoafrikak Zelanda Berriari irabazi dio. Herrialdea txoratzen dago eta Mandelak txapeldunen kopa kapitainari eman dio. Beltz batek eta zuri batek elkarri eskua eman diote eta Hegoafrikak itxaropenaz ikusten du etorkizuna. Frontoian bildutako gurasoek gozatu dute eta ziurrenik batek baino gehiagok gauza asko ikasteko eta hausnartzeko parada izan du. Dagoeneko, ikasleek hilabetea eman dute Nelson Mandelaren biografia lantzen inauterietako jaialdia behar den bezala egiteko. Segituan etxera joango dira eta gogoz beterik asteburuko mozorroa dagoen armairua irekiko dute. Hura jantzita barre egin eta primeran pasako dute. Baina hori bihar izango da, gaur arratsaldean frontoian elkartutakoek minutu batez bada ere gizalegeaz hausnar dezatela berdintasunaren mozorroa jantzi dute eta.
Inauterietako ostirala da eta eskolako frontoia Hegoafrikako ikurrinez apainduta dago. Bazter batean kartoizko etxolak daude eta beste batean Robben Island presondegi iluna. Bat-batean, hutsik zegoen frontoia bi eta hamabi urte bitarteko haurrez bete da. Adinaren arabera banatuta daude eta talde bakoitzak zegokion tokia hartu du. Isilunea nagusitu denean, ikasle bat eskuan duen testua irakurtzen hasi da. Berehala Nelson Mandela izen-abizena aipatu eta gizon honen haurtzaroa azaldu du. Azaltzearekin batera, ikasle txikienak dantzan hasi dira. Beltzez jantzita daude, aurpegia ere kolore horrekin margotu dute eta peluka afroak daramatzate. Dantza bukatutakoan handienak atera dira frontoi erdira. Kaleko jantziak dituzte, baina batzuk zuriak eta besteak beltzak dira. Banatuta ibiltzen dira, ez dira ezertarako elkartzen eta zuriek mespretxuz begiratzen diete beltzei. Halako batean, beltzak protestatzen hasi dira, ustekabeko manifestaldia egiten edo. Orduan beste ikasle batzuk agertu dira, poliziak hain zuzen ere, eta beltz guztien artean nabarmendu den bat atxilotu dute. Soinu-mahaia darabilen irakasleak musika tristea jarri du Nelson Mandela atxilotzen duten bitartean. Segidan, 9-10 urtekoek, presoz mozorrotuta, dantzaldi goibelari ekin diote. Arrastaka dabiltza, soinean injustiziaren zama eramango balute bezala. Baina dantzaren amaierak aro berriari hasiera eman dio. Izan ere, presondegian zegoen gizona askatu eta Hegoafrikako lehendakari aukeratu dute. Eta Mandela askatzen ari direla ikasle narratzaileak Invictus poema irakurri du; hots, preso horri hogeita zazpi urteko espetxe-zigorrak iraun bitartean bizirik jarraitzeko indarra eman ziona. Jaialdia bukatzeko, 6-7 urtekoak errugbian hasi dira jokatzen. Munduko txapelketako finala da eta Hegoafrikak Zelanda Berriari irabazi dio. Herrialdea txoratzen dago eta Mandelak txapeldunen kopa kapitainari eman dio. Beltz batek eta zuri batek elkarri eskua eman diote eta Hegoafrikak itxaropenaz ikusten du etorkizuna. Frontoian bildutako gurasoek gozatu dute eta ziurrenik batek baino gehiagok gauza asko ikasteko eta hausnartzeko parada izan du. Dagoeneko, ikasleek hilabetea eman dute Nelson Mandelaren biografia lantzen inauterietako jaialdia behar den bezala egiteko. Segituan etxera joango dira eta gogoz beterik asteburuko mozorroa dagoen armairua irekiko dute. Hura jantzita barre egin eta primeran pasako dute. Baina hori bihar izango da, gaur arratsaldean frontoian elkartutakoek minutu batez bada ere gizalegeaz hausnar dezatela berdintasunaren mozorroa jantzi dute eta.sábado, 8 de marzo de 2014
Cartas ganadoras
Son muchas más, pero en este día especial quiero convertir en noticia a cinco de ellas; las más cercanas y especiales, el repóker de mujeres de la partida de mi vida. Al igual que a los naipes uno no elige las cartas que la mano extiende sobre el tapete, sino que se limita a recogerlas, observarlas y buscar la mejor combinación con ellas, yo solo he elegido a una de las cinco: la que me convierte en marido. Junto a ella, en mi partida dispongo de la que me convirtió en hijo, la que me convierte en hermano y las dos que me convierten en padre. El azar es caprichoso, pero en este caso me sonrió. La primera resultó como aparentaba nada más conocerla, y los años la han convertido en una excelente portadora de acciones que merecen ser noticia. Las otras cuatro no le van a la zaga. Una ya no está a mi lado, aunque su presencia es permanente, como ese as que se oculta bajo la manga. Otra está siempre ahí, aunque su presencia física no sea permanente. Las dos restantes, aun siendo todavía demasiado pequeñas, ya apuntan maneras y acumulan en su haber unas cuantas acciones reseñables. Hablar de ellas como se merecen me obligaría a quebrantar la regla de este blog en lo referente a máximo de caracteres, así que me limitaré a destacar sus caracteres y a invitar a los lectores a pensar en alguna próxima cuya historia merecería aparecer aquí en un día tan señalado. Mis cartas ganadoras son, entre otros, ejemplo de sacrificio, compromiso, entrega, vitalidad y alegría. A partir de ahí, que cada cual piense en los valores que identifican las cartas de su baraja.

viernes, 21 de febrero de 2014
Duintasunaren garrasia
Duela urte batzuk Europako ekialdetik Donostiara iritsi zen bizimodu duina bilatu nahian. Gogor ahalegindu ondoren, pixkanaka dirua irabazten hasi zen. Hainbat etxe garbitzeari ekin zion eta gaur egun ere horretan dihardu. Tarteka, aukerarik izanez gero, gaixo edo agureren bat ere zaindu izan du. Emakume zintzo, xume, arduratsu eta adoretsua da. Atsegina ere bai; irribarretsu, beti familiaz, haurrez batez ere, galdetzen du. Berarekin hitz egin nuen azken aldian pozarren zegoen. Hona heldu zenetik egindako ahaleginari esker Donostiako auzo on batean semearekin konpartituko duen pisu txukuna alokairuan hartu berria zuen, eta aurten bi aldiz amona izango da... Gaur berriz hitz egin dut berarekin eta zer moduz zegoen galdetu diodanean ez dit betiko irribarrea eskaini. "Nire herrialdea oso gaizki dago", esan dit. Eta lotsa nahiz amorrua sentitzen ari zela iruditu zait. Kieveko plazan duintasuna defendatzen ari direnak aipatu ditu, baita presidentearen gehiegikeriak ere. Ukrainatik etorritako emakume langile hau gurean tajuzko bizitza eraikitzen ari da, hain justu bere herrialdea amiltzen ari den unean; eta berebiziko esfortzua egiten ari da berak agertzen duen ereduan ukrainarrak benetan nolakoak diren ikus dezagun.
Duela urte batzuk Europako ekialdetik Donostiara iritsi zen bizimodu duina bilatu nahian. Gogor ahalegindu ondoren, pixkanaka dirua irabazten hasi zen. Hainbat etxe garbitzeari ekin zion eta gaur egun ere horretan dihardu. Tarteka, aukerarik izanez gero, gaixo edo agureren bat ere zaindu izan du. Emakume zintzo, xume, arduratsu eta adoretsua da. Atsegina ere bai; irribarretsu, beti familiaz, haurrez batez ere, galdetzen du. Berarekin hitz egin nuen azken aldian pozarren zegoen. Hona heldu zenetik egindako ahaleginari esker Donostiako auzo on batean semearekin konpartituko duen pisu txukuna alokairuan hartu berria zuen, eta aurten bi aldiz amona izango da... Gaur berriz hitz egin dut berarekin eta zer moduz zegoen galdetu diodanean ez dit betiko irribarrea eskaini. "Nire herrialdea oso gaizki dago", esan dit. Eta lotsa nahiz amorrua sentitzen ari zela iruditu zait. Kieveko plazan duintasuna defendatzen ari direnak aipatu ditu, baita presidentearen gehiegikeriak ere. Ukrainatik etorritako emakume langile hau gurean tajuzko bizitza eraikitzen ari da, hain justu bere herrialdea amiltzen ari den unean; eta berebiziko esfortzua egiten ari da berak agertzen duen ereduan ukrainarrak benetan nolakoak diren ikus dezagun.domingo, 16 de febrero de 2014
Café pendiente
Cada mañana, cuando me despierto, acostumbro a abrir los oídos antes que los ojos. Duermo con el transistor bajo la almohada y las primeras palabras que suelo escuchar son las de algún locutor a través de las ondas. A menudo pienso que comienzo los días de manera masoquista, porque las noticias que escucho invitan a seguir bajo las sábanas. Sin embargo, esta mañana he escuchado una historia que me ha animado a levantarme ilusionado. Un tal Gonzalo, natural de Barcelona, ha impulsado en toda España una iniciativa que surgió en Nápoles. Se llama café pendiente y consiste en que bares y cafeterías ofrecen a sus clientes la posibilidad de dejar pagados cafés para que los consuman personas que ni siquiera se pueden permitir gastar dinero en ese capricho. La iniciativa está basada en la confianza y en la solidaridad. He consultado su sitio en internet y he comprobado que muchas ciudades lo han puesto en marcha. Pero cuando he buscado Gipuzkoa o San Sebastián no he encontrado respuesta; Bizkaia y Navarra sí que cuentan con establecimientos adheridos. Creo que hay un hueco que cubrir en nuestro entorno y animo a todos los amantes del café y la solidaridad a impulsar el café pendiente; sobre todo si conocéis a alguien que trabaje en un bar o una cafetería.

sábado, 8 de febrero de 2014
Eskerrak jauzi madarikatuari
Irakaslea eta idazlea izatearen arrazoia zein den galdetuko balidate ez nuke erantzun bakarra aurkituko. Baina atzera egiteko botoia sakatuz gero, pelikula nire bizitzako pasarte jakin batean geldituko nuke, bi zaletasun horiek batzen dituelako. Ezin esan, beraz, une horretan erabakia hartu nuenik, nahiz eta une horretan haziren bat landatzen hasi zela uste dudan.
Oroimenak pasa den mendeko laurogeigarren hamarkadara narama eta nire burua eskolako patioan ikusten dut, soinketa saioan. Luzera jauzia egin behar genuen hantxe bertan, harriaren gainean, eta irakasleak nire izena aipatu zuen.
-Elizetxea, salto egitera!
Nik, noski, jaramon egin nion eta korrika hasi nintzen saltoa egin arte. Gogoratzen dudan hurrengo kontua min izugarria da eta hurrengoa kirofanoa. Txorkatila txikitua nuen eta ebakuntza egin behar zidaten. Anestesistak futbolaz hitz egin zidan lo gozoa har nezan eta begiak berriz zabaldu nituenean ospitaleko gela batean nintzen. Ohean etzanda nengoela senideak ikusi nituen, lagunen bat etorri zen ni ikustera, bizilagunen bat akaso... Dena den, benetan gogoratzen dudan bisita nire tutorearena izan zen. Lehenengo aldiz ikusi nuen eskolatik kanpo eta lehenengo aldiz ez nuen irakasle bat ikusi, emakume bat baizik.
-Zer moduz zaude? -galdetu zidan, gozotasunez.
-Hobeto.
-Gauzatxo bat ekarri dizut.
Orduan, besoan zintzilik zeraman poltsatik opari bat atera eta eman zidan. Nik irrikaz ireki eta liburu baten azala ikusi nuen: Robinson Crusoe.
-Ea gustukoa duzun eta ea laster gelan ikusten zaitugun.
Nik ez nuen ezer esan, ziurrenik hura ez zen esku artean nuen lehen liburua, baina nire tutorearen bisita eta oparia ez ditut sekula ahaztu. Harez geroztik, nik gelan egunero ikusten nuen emakumea ez zen irakasle hutsa izan; arbelean ariketak idazten zituen hura askoz gehiago izan zen niretzat ospitaleko gela txuri hartara azaldu zen egunetik.
Bederatzi urte nituen eta ikasturte hartan eskolan inoiz lortu ditudan notarik onenak atera nituen.

miércoles, 5 de febrero de 2014
Entre los objetivos que me planteé con la publicación de mi segunda novela, "Miedo a perderos", uno de los más importantes era mostrar las cualidades humanas de algunos de los personajes. Con ese propósito, el padre del protagonista recibe un encargo muy especial: escribir cinco reportajes sobre personas que realicen actos ejemplares. Los reportajes serán publicados en un conocido periódico bajo el epígrafe "Merecen ser noticia". Desde ese punto de partida, este blog pretende dar un salto de la ficción a la realidad, mostrando perfiles y acciones destacables de personas comunes que viven a nuestro alrededor.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)